Maiatzak 3, 19:00etan Gernikako Gaztetxean 2025-04-29

Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala jokatuko da Gernikan larunbata honetan. Hainbat bertsolari gaztek antolatatuko sariketa da, gaztetxeetako asanbladekin batera. «Gazteontzako zirkuitu bat sortu nahi du, gazteok pentsatua eta antolatua. Festagiroko saio eroso eta dibertigarriak izatea nahi dugu, eta aldi berean, gazteon kezkekin lotutako ahots kritiko eta politizatuei ere tokia eman. Uste dugu gaztetxeak espazio ezin hobeak direla horrelako egitasmo baterako. Eta ekimen honek bi helburu izan ditu nagusiki: batetik, bertsolari gazteei plaza eskaintzea, lehen aipaturiko premisen baitan. Bestetik, gaztetxeen eta bertsoaren arteko harremana estutzea. Alegia, gaztetxeen inguruan dabiltzan belaunaldi berriak bertsozaletzea edo bertsoarekiko gertutasuna sentiaraztea eta, era berean, bertsozalea den edo bertso munduan dabilen jendeak gaztetxeekiko eta politikarekiko gertutasuna sentitzea».

24 bertsolari gaztek parte hartu dute sariketan, binaka. Finalean hiru bikote izango dira: Aroa Arrizubieta eta Unax Aizpurua, Gorka Pagoabarraga eta Ekhi Zuluaga eta Maddi Aiestaran eta June Aiestaran. 19:00etan izango da finala baina larunbatekoa egun osoko ekitaldia izango da eta eguerdian bertso poteoa izango da sariketan parte hartu duten bertsolariekin. 12:00tatik aurrera izango da hori. Ondoren bazkaria. (Bertan apuntatzeko eman izena formularioan: https://forms.gle/4AP3k6zS5e8rtZQu5). Bazkalostean, umoregileak izango dira: Lide Arregi eta Manex Astigarraga. 19:00tan finala eta 22:00etan kontzertuak: Desgaraian, Mikosis eta Maridjo.



Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu