Munitibar eta Bakion, 18:30etan 2025-05-05

Ostegunean hasiko da Bizkaiko Txapelketako sailkapen fasea

Ostegunean hasiko da Bizkaiko Txapelketako sailkapen fasea

Jexux Mari Irazu

Ostegun honetan hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea, Udabarria Bertsotan. Zortzi saio izango dira eta Munitibarren eta Bakion jokatuko dira lehenbiziko biak. 48 bertsolari ariko dira kantuan orotara, bi multzotan banatuta. Maiatzaren 29an amaituko da Gautegiz-Arteagan eta Plentzian. 18:30etan dira kanporaketa guztiak.

Munitibarren honako sei bertsolari hauek ariko dira kantuan: Ander Elorriaga, Asier Galarza, Beñat Bilbao, Illiar Gumuzio, June Diaz eta Maite Sarasola ariko dira Leire Garatxenak aurkeztuta. 18:30etan da Probalekuko auditorioan.

Bakion, bestalde, honako seikotea ariko da: Alexander Idoeta, Asier Alcedo, Imanol Uria, Ion Barrocal, Jone Larrinaga eta Julen Ibarguengoitia. Txakolingunean, 18:30etan.

Bertsoak sailkapen fasearen gertuko jarraipena egingo du.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza