Bertsoak Euskaraldian 2025-05-07

30 bertso ekitaldi inguru Euskaraldiaren harira

30 bertso ekitaldi inguru Euskaraldiaren harira
Datorren astean astean hasiko da Euskaraldia. Dagoeneko zenbait bertso saio egin dira girotze ekitaldien baitan. Asteburu honetan lau saio izango dira Ibarran, Antsoainen, Zurbaon eta Arratzuan.

Jexux Mari Irazu

Datorren astean astean hasiko da Euskaraldiaren edizio berria eta horren harira 30 bertso ekitaldi inguru izango dira Euskal Herri zabalean. Dagoeneko zenbait saio egin ere egin dira girotze ekitaldien baitan eta asteburu honetan beste izango dira Ibarran, Antsoainen, Zurbaon eta Arratzuan.

Datorren astetik aurrera izango dira gehienak: Ortuellan, Donezteben, Santurtzin, Tafallan, Gallartan, Arberoan, Abanton, Andoainen, Oñatin, Urduñan, Murgian, Noainen, Olaberrin, Ziortza-Bolibarren, Zornotzan, Laudion, Uharten, Murgian, Berangon, Iruñean, Seguran, Hernanin, Oionen, Altsasun eta Mallabian izango dira bertsoak Euskaraldiaren harira.

Formatu aniztasuna eta lagunartekoak bereziki
Euskaraldiak hainbat formatuko bertso ekitaldiak bilduko ditu datozen asteetan. Librekoak eta lagunartekoak izango dira gehienak eta tartean libreko saio berezi bat, Itsu Koplak: euskara hurbildu diren edo hurbildu nahi dutenei begira planteatutako saioa. Badira berezi gehiago ere: Hernanin Ezer ez ta bertso festa Podcast & bertso saioa egingo da. Oñatin Hika saioa.

Horrez gain, bertso-poteoak, bertso-afariak, ohiko libreko saioak, bertso-klownak eta Itzal(iko) bagina emanaldi berezia.


Albiste gehiago

Zutabea 2026-09-25

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-25

Sormenaren elkargunea

Irati Egibar Izeta

Bilintxi Balantxaren eskutik 2026-09-25

Gaur hasiko da Bilintx saria

Bertso saio berezia 2026-09-23

Gure ondareari kantari

Igotz Alkorta Irastortza

Txikitik handira 01 2026-09-24

Txapelketako zozketetako oroitzapenak

Bertso sariketa berezia 2026-09-24

Bertso Erronda itzuli da Bilboko alde zaharrera