Udabarria Bertsotan - Bizkaiko Txapelketa sailkapen fasea 2025-05-09

Asier Galarza eta Imanol Uria irabazle lehen bi kanporaketetan

Asier Galarza eta Imanol Uria irabazle lehen bi kanporaketetan
Hurrengo bi saioak datorren astean izango dira, maiatzaren 15ean, Balmasedan eta Orozkon. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian.

Jexux Mari Irazu

Atzo hasi zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea Munitibarren eta Bakion kanporaketa bana jokatuta. Asier Galarza gailendu zen Munitibarren A multzoko saioan eta Imanol Uria Bakion, B multzoko kanporaketan.

Hona hemen Munitibarko (A multzoa) saioko sailkapena:

    Asier Galarza Garai ---------------------------------- 194,5  
    Maite Sarasola Isazelaia ----------------------------- 188
    Beñat Bilbao Landa ----------------------------------- 175
    Ander Elorriaga Aresti -------------------------------- 149,5
    Illart Gumuzio Larrazabal ---------------------------- 146,5
    June Diaz Franco ------------------------------------- 136

Gai-jartzaile lanetan Leire Garatxena Larrabe ibili zen Munitibarren. Epaile, ostera: Ander Txakartegi Basterretxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea Olarreaga.

 Bakion (B multzoan) honela gelditu da sailkapena:

    Imanol Uria Albizuri ---------------------------------------------- 212
    Jone Larrinaga Dañobeitia --------------------------------------- 186,5
    Alexander Idoeta Anakabe -------------------------------------- 171
    Ion Barrocal Besga ----------------------------------------------- 169,5
    Asier Alcedo Cano ------------------------------------------------ 169,5
    Julen Ibarguengoitia Ordorika ---------------------------------- 168

Gai-jartzaile lanetan Jon Amezaga Fernandez aritu da. Epaile: Garazi Mendoza Agirre, Leire Etxebarria Gaztelu eta Marta Ortiz Mateo. Idazkaria Itxaro Juaristi Olaetxea.

Balmasedan eta Orozkon hurrengo hitzorduak
Udabarria Bertsotan sailkapen faseko hurrengo bi saioak datorren astean izango dira, maiatzaren 15ean,  Balmasedan eta Orozkon. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu