Señora Sariketa - finalerdia larunbatean Eskoriatzan. 2025-05-12

Malen Altzuart eta Amaia Elizagoien Señora Sariketako finalera

Malen Altzuart eta Amaia Elizagoien Señora Sariketako finalera
Elizoste elkartea jendez beteta jokatu zen saioa. Bigarren finalaurrekoa larunbatean, Iurretan.

Jexux Mari Irazu

V. Señora Sariketako lehenengo finalaurrekoa jokatu zen larunbatean Eskoriantzan. Sei bertsolari aritu ziren kantuan, bikoteka, Lierni Altunak aurkeztuta: Malen Altzuart eta Amaia Elizagoien; Iraitz Sarasola eta Maddi Etxeberria; Markel Laskurain eta Lierni Rekondo. Elizoste elkartea jendez beteta jokatu zen saioa eta baztandarrak sailkatu dira finalerako: Amaia Elizagoien eta Malen Altzuar. Rekondok eraman zuen Bihotz saria.







Bigarren finalaurrekoa Iurretan
Señora Sariketako bigarren finalaurrekoa Iurretan jokatuko da datorren larunbatean, bazkalostean. Lau bertsolari bikote ariko dira kantuan:
-Joane Aldalur eta Irati Tolosa
-Idoia Anzorandia eta Zihara Enbeita
-Udane Mugerza eta Maddi Gallastegi
-Ainhoa Comas eta Julen Eizagirre

Sarrerak: www.bertsosarrerak.eus atarian

Finala maiatzaren 31n izango da Iruñean.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza