Urteroko hitzordua du Tolosaldeko bertso eskoalk 2025-05-13

Harituz Eguna Tolosan larunbatean, Erniarraitz gonbidatu dela

Harituz Eguna Tolosan larunbatean, Erniarraitz gonbidatu dela
Erniarraitz Bertsozale Elkartea izango da aurtengo gonbidatu berezia.

Jexux Mari Irazu

Tolosaldeko Harituz Bertsozale Elkarguneak Harituz Eguna ospatuko du larunbat honetan. Urteroko hitzordua du eta azken ediziotan beste bertso eskola bat gonbidatzen du. Aurtengoan, Urola bailarako Erniarraitz bertso eskola izango da Tolosaldean. 

Taldekako txapelketa
Goizean bertsoak izango dira kalean eta Lizardi Elkartean ondoren, duela lau hamarkada pasa Tolosaldeko bertso eskola sortu zuten gunean. Bertsoak taldeko txapelketa forma hartuko dute. 11:00etan hasita, kanporaketak goizean eta bazkalondoan finala.

Gaztetxoekin asteburu pasa Asteasun
Harituz Eguna ez da Tolosaldeko bertso eskolak maiatzean antolatu duen ekimen bakarra. Joan den asteburuan urteroko egonaldia egin zuten Asteasun bertsoaren bueltan. Tartean, Aner Peritz eta June Aiestaran bertsolarien bisita jaso zuten.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza