Finala Aramaion maiatzaren 24an 2025-05-13

Arabako Eskolartekoa ostegunean abiatuko da

Arabako Eskolartekoa ostegunean abiatuko da

Jexux Mari Irazu

Arabako Eskolarteko Txapelketa ostegunean abiatuko da Bertsozale Elkartearen eta Ikastolen Elkartearen eskutik. 14-18 urte bitarteko hamairu bertsolari gaztek hartuko dute parte. Bi kanporaketa eta finala izango ditu.

Ostegunean Aramaion
Lehen kanporaketa ostegun honetan jokatuko da Aramaion, arratsaldeko 19:00etan Sastiñan. Kantuan: June Astegieta, Hegoi Azkarate, Anitz Abarrategi, Sustrai Landa, Garai Agirre, Yago Rodriguez eta Oinatz Basabea.

Ostiralean, Gasteizen
Bigarren kanporaketa ostiral honetan jokatuko da Gasteizen, Aldabe Gizarte Etxean, 19:00etan. Kantuan, Eñaut Olaziregi, Urko Lafuente, Jokin Onaindia, Txomin Zarate, Urko Mendizabal eta Marta Ortiz de Zarate.

Gaztetxoen saioa Kanpezun
14 urtez beherako gaztetxoek ere izango dute beren ekimen propioa taldeka Eskolarteko dinamikaren barruan, lehiaz kanpo. Kanpezun, kultur etxean, 12:00etan. DBH 3 eta DBH 4ko umeak hartuko dute parte. 

Finala Aramaion maiatzaren 24an, larunbatez
Arabako Eskolarteko finala Aramaion jokatuko da aurten maiatzaren 24an. Gaztetxoek taldeka hartuko dute parte eta 14 urtez gorakoek banaka. Txapeldunak eta txapeldunordeak Euskal Herriko finalerako txartela eskuratuko dute.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu