Kontrako eztarritik Uxue Alberdiren lanaren harira 2025-05-13

Bertso glosada Revers itzulpenaren inguruan

Bertso glosada Revers itzulpenaren inguruan
Kantuan: Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal, Marta Lliró, Marta Gispert eta Meg. Gai-jartzaile lanetan, Berta Llos eta Aurora Brullet. Itzultzaile lanetan, Esti Lizaso.

Jexux Mari Irazu

Joan den larunbatean Bertso glosada egin zen Katalunian, Sant Quirze del Vallès herrian (Bartzelona), Uxue Alberdiren Kontrako eztarritik katalanerazko Revers itzulpenaren harira, Esti Lizasok egina. Itzulpenak Etxepare Institutuaren itzulpen saria jaso zuen eta horri lotuta antolatu zen ekitaldia. Jaialdiaren aurretik, Uxue Alberdi lanaren aurkezpen publiko labur bat egin zuen elkarrizketa formatuan eta bertso-glosa jaialdia etorri zen gero. Can Barrako Masian antolatu zen dena. Kantuan: Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal, Marta Gispert eta Meg. Gai-jartzaile lanetan, Berta Llos eta Aurora Brullet. Itzultzaile lanetan, Esti Lizaso. Musikari lanetan, Marta Lliró.

Bertso-glosada youtuben dago ikusgai. Jaialdi bukaeran guztiak elkarrekin aritu ziren kopletan.


Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza