Txingudiko bertso eskolako bertso-tailerrak eta Irunabarrek antolatuta 2025-05-13

Bertso kantu bazkaria Joxe Mari Lopetegi bertsolariaren 150. urteurrenean

Bertso kantu bazkaria Joxe Mari Lopetegi bertsolariaren 150. urteurrenean

Jexux Mari Irazu

150 urte bete dira aurten Joxe Mari Lopetegi (1875-1942) bertsolari irundarra jaio zela. Horren harira, bertso kantu bazkaria antolatu dute Irunen maiatzaren 31ean Txingudiko bertso eskolako bertso-tailerrak eta Irunabarrek. Atsegiña Elkartean izango da. Txartelak Atsegina tabernan eta Bidasoko AEK Irungo euskaltegian daude salgai, 20 euroan, maiatzaren 26ra arte.

Apirilaren 13an bertso kantaldia
Urteurrenaren harira, Irunen ekitaldi gehiago ere egin dituzte aurten Joxe Mari Lopetegiren oroimenez. Bertsolaria 1875eko apirilaren 13an sortu zen eta aurten egun horretan bere bertsoak ekarri zituzten plazara.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza