Udabarria Bertsotan - Bizkaiko Txapelketa sailkapen fasea 2025-05-13

Balmasedan eta Orozkoz osteguneko bi kanporaketak

Balmasedan eta Orozkoz osteguneko bi kanporaketak
Balmasedan Kultur Etxean da saioa eta Orozkon Donibane aretoan. Biak 18:30etan. Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko Txapelketako sailkapen fasea erdira iritsiko da ostegunean Balmasedan eta Orozkoa beste bi kanporaketa jokatuta. Aurreko astean ekin zion sailkapen faseak, Munitibarren eta Bakion jokatutako saioekin. Asier Galarzak eta Imanol Uriak batu zituzten puntu gehien horietan.

Balmasedan, Kultur Etxean, 18:30etan:

    Aitor Arrutia Azkueta
    Araitz Katarain Mugarza
    Enara Gallastegi Barrenetxea
    Ixone Asategi Narbaiza
    Janire Arrizabalaga Munduate
    Maider Altuna Urbina

Balmasedako saioan gaiak ematen Igor Menika Bengoetxea ariko da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.

Orozkon, Donibane aretoan, 18:30etan:

    Ander Aldazabal Olabarri
    Ander Sarriugarte Garcia
    Ander Ucelay Aristi
    Arkaitz Zipitria Mendizabal
    Inazio Vidal Gurrutxaga
    Irune Basagoiti Agirre

Gaiak ematen Idoia Anzorandia Kareaga egongo da.

Epaimahaikideak hauexek izango dira: Garazi Mendoza Agirre, Leire Etxebarria Gaztelu eta Marta Ortiz Mateo. Idazkaria Itxaro Juaristi Olaetxea izango da.

Beste lau kanporaketa datozen bi asteetan
Zortzi saio ditu kanporaketa fase honek eta datozen bi asteetan jokatuko dira azken lauak. Udazkeneko fasera multzo bakoitzeko puntuaziorik altuenak pasako dira, gutxienez hamar bakoitzetik. Udazkeneko fasean izena emateko zabalik da eta hura istean jakingo da zehatz zenbat bertsolari sailkatuko diren udaberriko fasetik udazkenera.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu