Hiru kanporaketa eta finala 2025-05-14

Bertsolari Beteranoen Sariketea larunbatean Orozkon

Bertsolari Beteranoen Sariketea larunbatean Orozkon
Parte hartzaileak: Julen Arzandegi, Asier Otamendi, Josu Landeta, Rikardo Gonzalez de Durana, Jean-Louis Haringnordoki Laka, Andoni Zelaia, Iñigo Ibarra, Serapio Lopez, Karlos Aizpurua, Mixel Etxekopar, Julen Zelaieta eta Juanjo Respaldiza.

Jexux Mari Irazu

Larunbatean Orozkon Bertsolari Beteranoen Sariketea jokatuko da, Supazterrean Kultura Alkarteak antolatuta. Egun bakarrera jokatuko da, goiz eta arratsalde. Hiru kanporaketa goizean tabernetan eta bazkalostean finala Iza jatetxean. Hamabi parte hartzaile izango dira: Julen Arzandegi, Asier Otamendi, Josu Landeta, Rikardo Gonzalez de Durana, Jean-Louis Haringnordoki Laka, Andoni Zelaia, Iñigo Ibarra, Serapio Lopez, Karlos Aizpurua, Mixel Etxekopar, Julen Zelaieta eta Juanjo Respaldiza.

Kanporaketak laukoak izango dira eta finala seikoa. Kanporaketetan puntuaziorik altuena lortzen duten seiek egingo dute aurrera. Epaile lanetan, Asier Ibaibarriaga, Saioa Mitxelena eta Joseba Santxo ariko dira.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza