Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatuta 2025-05-14

12 bertso saio Bizkaiko zahar-etxeetan maiatzetik uztailera, adinekoen gogo pizgarri

12 bertso saio Bizkaiko zahar-etxeetan maiatzetik uztailera, adinekoen gogo pizgarri
Zaharren egoitzak bertso plazan integratzeko proiektu orokorrago baten baitan kokatzen da egitasmoa, Lankuren ekimenez abiatu zena 2014an. Orain arte, batez ere, Gipuzkoan garatu ahal izan da baina Euskal Herri osora zabaltzeko bokazioa du.

Bizkaiko zahar-etxeetan 12 bertso saio egingo dira bihar hasi eta uztailaren 7 bitartean, 2014an Lankuk abian jarri zuen Adin-Adin proiektuari jarraipena emanez. Gernikan, Diman, Markinan, Ondarroan, Zeberion, Lekeition, Durangon, Otxandion, Leioan, Bermeon, Sondikan eta Zornotzan izango dira saioak, bakoitzean bina bertsolari kantuan direla.

Proiektuaren urteetako esperientziak erakutsi du, egoitzetako ordezkariak hala esanda, bertsoak eta kantuak adineko pertsonen gogoa eta gaitasun kognitiboak pizteko eragin positiboa duela. Oso harrera beroa izaten dute saioek eta batez ere adineko pertsonen arreta azpimarratzen dute adituek.

Libreko saioak izan ohi dira, bertsoak ez ezik entzuleen interesekoa izan daitekeen  istorioen kontakizuna eta zuzeneko tratuak ere paper handia jokatzen dute saioetan. Bi bertsolari izaten dira saio bakoitzean, belaunaldi ezberdinetakoak. 15 bertsolarik hartuko dute parte.

Iaz 30 saio Gipuzkoan
Lankutik sortutako proiektu hau herrialde bakoitzeko erakundeekin lankidetzan gauzatzen da. Beste herrialdeetan ere saiakerak egin arren, orain artean batez ere Gipuzkoan egiten ari da bidea. Iaz, esaterako 30 saio egin ziren 24 herri desberdinetako zentroetan.  

Saioen egutegia eta bertsolariak
Gernika. Maiatzak 15. 11:30: Xabier Arriaga "Txiplas" eta Aissa Intxausti. Residencia Calzada.
Lekeitio. Maiatzak 20. 11:00: Xabier Amuriza eta Xebastian Lizaso. Abaroa egoitza.  
Sondika. Maiatzak 23. 11:00: Aissa Intxausti eta Onintza  Enbeita. Larrabarren egoitza.
Leioa. Maiatzak 26. 17:00: Jone Uria eta Paule Loizaga. Leioa egoitza.  
Durango. Maiatzak 29. 11:15: Juan Mari Areitio eta Aissa Intxausti. JM Barandiaran zentroa.
Dima. Ekainak 27. 11:00: Arkaitz Estiballes eta Jone Larrinaga. Arratiako egoitza.
Zeberio. Ekainak 4. 17:00: Juanjo Respaldiza eta Arkaitz Estiballes. Eusebio Aldekoa  zentroa.
Ondarroa. Ekainak 9. 11:00: Xabat Galletebeitia eta Irune Basagoiti. Artibaiko egoitza
Zornotza.  Ekainak 11. 17:00: Etxahun Lekue eta Jone Larrinaga. Jose Mari Azkuna zentroa.
Otxandio. Ekainak 27. 11:00: Onintza Enbeita eta Irune Basagoiti. Otxandio egoitza.  
Markina-Xemein. Uztailak 7. 12:00: Nerea Ibarzabal eta Etxahun Lekue. Egoitza

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-03

Iruñeko eta Oiartzungo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-27

Hondarribia eta Lekeitioko bertsoak Hitzetik Hortzeran