Pixkuxar Elkartearen eskutik 2025-05-15

Aixita Saria larunbatean Irurtzunen

Aixita Saria larunbatean Irurtzunen
Bertsotan: Iosu Sanjurjo, Aroa Arrizubieta, Endika Legarra, Ane Zuazubiskar, Aitor Servier eta Josune Aramendi.

Jexux Mari Irazu

V. Aixita Saria jokatuko da Irurtzunen larunbat honetan, sei bertsolari kantuan direla. Saio bakarrera jokatzen den sariketa da baina txapelerako bidean bertso lan luzea duena. Azken hiru ediziotan Aitor Bizkarra, Amaia Iturrioz eta Ane Labaka izan ditu irabazle.

Aurtengo edizioan honako sei bertsolari hauek ariko dira kantuan:
Aroa Arrizubieta Barredo
Endika Legarra Nuin
Ane Zuazubiskar Iñarra
Aitor Servier Etchechuri
Josune Aramendi Perez

Gai-jartzaile lanetan Zigor Garzia Arregi Zian ariko da. Saioa Irurtzungo kultur etxean jokatuko da, 17:30etan hasita.


Aixita sariko seikotea iaz saioa amaitu ondoren. Aitor Bizkarrak irabazi zuen Maider Arregirekin buruz burukoa jokatuta.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza