Gaur hasi da Euskaraldia 2025-05-15

Bertsoa ahobizi eta belarriprest Euskaraldian

Bertsoa ahobizi eta belarriprest Euskaraldian
30 bertso ekitaldi inguru egingo dira Euskaraldiaren harira.

Jexux Mari Irazu

Gaur hasi da Euskaraldia eta bertsoa lagun izango du ahobizi eta belarriprest, ia Euskal Herri osoan barrena. Orotara ia 30 saio inguru izango dira Euskaraldiaren aterkipean egingo direnak. Horietako batzuk, girotze saio gisa  jada egin direnak, aurreko asteburua Ibarran, Antsoainen, Zurbaon eta Arratzuan, kasu.


Euskaraldiaren harira Ibarran egin berri den jaialdia.

Datozen egunetan ere hainbat saio izango dira: Ortuellan, Donezteben, Santurtzin, Tafallan, Gallartan, Arberoan, Abanton, Andoainen, Oñatin, Urduñan, Murgian, Noainen, Olaberrin, Ziortza-Bolibarren, Zornotzan, Laudion, Uharten, Murgian, Berangon, Iruñean, Seguran, Hernanin, Oionen, Altsasun eta Mallabian, agendara iritsi direnak.

Formatu aniztasuna eta lagunartekoak bereziki
Euskaraldiak hainbat formatuko bertso ekitaldiak bilduko ditu datozen asteetan. Librekoak eta lagunartekoak izango dira gehienak eta tartean libreko saio berezi bat, Itsu Koplak: euskara hurbildu diren edo hurbildu nahi dutenei begira planteatutako saioa. Badira berezi gehiago ere: Hernanin Ezer ez ta bertso festa Podcast & bertso saioa egingo da. Oñatin Hika saioa.

Horrez gain, bertso-poteoak, bertso-afariak, ohiko libreko saioak, bertso-klownak eta Itzal(iko) bagina emanaldi berezia.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza