Udabarria Bertsotan - Bizkaiko Txapelketarako sailkapen fasea 2025-05-16

Araitz Katarain eta Irune Basagoiti irabazle, Balmasedan eta Orozkon

Araitz Katarain eta Irune Basagoiti irabazle, Balmasedan eta Orozkon
Zortzitik lau kanporaketa jokatu dira jada eta datozen bi asteetan jokatuko dira beste lauak.

Udabarria Bertsotan Bizkaiko sailkapen faseko hirugarren eta laugarren kanporaketak jokatu ziren atzo Balmasedan eta Orozkon. Araitz Katarain gailendu Balmasedan, A multzoko kanporaketan. Orozkon, Irune Basagoiti nagusitu da, B multzoko saioan. Horrela geratu da Balmasedako sailkapena:

    Araitz Katarain Mugarza ---------------------------------- 169,5
    Janire Arrizabalaga Munduate ---------------------------- 159
    Aitor Arrutia Azkueta ------------------------------------ 150,5
    Ixone Asategi Narbaiza ----------------------------------- 145,5
    Maider Altuna Urbina ------------------------------------- 141
    Enara Gallastegi Barrenetxea ----------------------------- 139

Saioan gaiak ematen Igor Menika Bengoetxea aritu zen. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu zuten: Ander Txakartegi Basterretxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga.

B multzoko saioan honela gelditu da sailkapena:

    Irune Basagoiti Agirre -------------------------------- 185
    Ander Ucelay Aristi ---------------------------------- 180,5
    Inazio Vidal Gurrutxaga ------------------------------ 176,5
    Arkaitz Zipitria Mendizabal -------------------------- 173,5
    Ander Sarriugarte Garcia ---------------------------- 170
    Ander Aldazabal Olabarri ---------------------------- 164,5

Gaiak ematen Idoia Anzorandia Kareaga aritu zen. Epaimahaikideak: Garazi Mendoza Agirre, Leire Etxebarria Gaztelu eta Marta Ortiz Mateo. Idazkari, Itxaro Juaristi Olaetxea.

Sailkapena puntuazioaren baitan
Udabarriko fasetik puntuazioz sailkatuko dira bertsolariak Bizkaiko Txapelketara eta izen-emate orokorra isten denean jakingo da zehatz zenbat bertsolari pasako diren. Antolakuntzatik emandako informazioren arabera, gutxienez 10 pasako dira multzo bakoitzetik. Fase erdia jokatuta, hemen multzo bakoitzeko lehenengo bost puntuazio altuenen zerrenda:

A multzoko lehen bost puntuazio altuenak  
1     Asier Galarza Garai --------------194,5
2     Maite Sarasola Isazelaia ---------188
3     Beñat Bilbao Landa------------- 175
4     Araitz Katarain Mugarza-------- 169,5
5     Janire Arrizabalaga Munduate-- 159

B multzoko lehen bost puntuazio altuenak  
1     Imanol Uria Albizuri     -----------212
2     Jone Larrinaga Dañobeitia-------186,5
3     Irune Basagoiti Agirre ----------185
4     Ander Ucelay Aristi  ------------180,5
5     Inazio Vidal Gurrutxaga --------176,5

Sailkapen osoa ikusteko hemen Bizkaiko Bertsozale Elkartearen webgunean.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu