bertso agenda 2025-05-16

35 bertso ekitaldi gaurtik igandera

35 bertso ekitaldi gaurtik igandera

Jexux Mari Irazu

Maiatzaren hirugarren asteak bertso agenda oparoa dakar eta 35 bertso ekitaldi inguru izango ditu aukeran gaurtik igandera. Euskaraldiko saioak, sariketak, Eskolartekoak, urteroko jaialdiak eta lagunartekoak gurutzatzen dira asteburuko agendan. Bilboko Udaberriko jaialdia eta Antzuolakoa dira maiatzean finkoak izaten direnetakoak. Euskaraldiak hainbat saio dakartza herrialde guztietan, Uztaritzetik Tafallaraino. Lehiaketen alorrean, Arabako Eskolartekoa Gasteizen eta Aixita Saria Irurtzunen. Bertsoa, glosa eta regueifa bilduko ditu gaur Gasteizek EHUko Fakultatean. Bestelako lagunarteko saio eta saio bereziak ere izango dira. Agenda xehea, hemen Xenpelar Dokumentazio Zentroan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza