Hiru jaialdi eta poteoa 2025-05-16

Udaberriko saioak Bilbon, Santutxuko Karmelo plazan

Udaberriko saioak Bilbon, Santutxuko Karmelo plazan
Bihar izango da bigarren jaialdia: Alaia Martin, Amets Arzallus, Arkaitz Zipitria eta Aroa Arrizubieta. Karmelo plazan, 13:00etan:

Jexux Mari Irazu

Santutxuko bertso eskolaren eskutik abian dira Bilbon Udaberriko Bertso Saioak: lau ekitaldiko zikloa maiatzean, hiru jaialdi eta bertso-poteoa dituena. Bertso-ziklorik zaharrenetakoa da, Bilboko jaietan egiten denarekin batean. Karmelo plazan dira jaialdiak, larunbat eguerdiz.

Joan den asteburuan abiatu zen eta bihar izango da bigarren jaialdia: Alaia Martin, Amets Arzallus, Arkaitz Zipitria eta Aroa Arrizubieta. Karmelo plazan, 13:00etan.

Maiatzaren 24an, ordu eta leku berean, Maialen Lujanbio, Maite Sarasola, Aner Euzkitze eta Sustrai Colina ariko dira kantuan.

Azkenik, maiatzaren 30ean, Nerea Ibarzabal eta Unai Iturriaga ariko dira bertso poteoan, 20:00etatik aurrera, Karmelo plazako 7. zenbakitik hasita.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza