Irailaren 30 arte lanak aurkezteko epea 2025-05-19

Balendin Enbeita Bertsopaper Lehiaketako epea zabalik

Balendin Enbeita Bertsopaper Lehiaketako epea zabalik

Jexux Mari Irazu

Balendin Enbeita Bertsopaper Lehiaketaren XVI. edizioan parte hartzeko epea zabalik da, ALBEren eskutik. Gaia librea izango da eta irailaren 30a arte izango da lanak aurkezteko aukera. Urte amaierako ALBE GALA ekitaldian egingo da sari banaketa.

Gazte eta helduen maila
Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketak bi kategoria ditu: 18 urte artekoa eta 19 urtetik gorakoa. Gazteek gutxienez 6-10 bertsoko sorta egin behar dute. Helduek, 8-12 bitartekoa. Parte hartzaile bakoitzak nahi beste bertso-sorta aurkez dezake.

Sariak
Helduentzat:
• 1. saria: txapela, 1.000€ eta garaikurra.
• 2. saria: 700€ eta garaikurra.
• 3. saria: 400€ eta garaikurra.

Gazteentzat:
• 1. Saria: txapela, 300€ eta garaikurra.
• 2. Saria: 200€ eta garaikurra.
• 3. saria: 100€ eta garaikurra.
Bertso jartzaile batek ezingo du sari bat baino gehiago jaso; halandaze, lortzen duen saririk handiena emango zaio.

Nora eta nola bidali
Bertsoak posta arruntez zein posta elektronikoz bidal daitezke.

• Posta arruntez bidaltzekotan, bertsopaperean ez du egilearen izenak agertu behar. Bertso-sorta bakoitza izengoitiz sinatuko da eta egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefonoa/e-maila beste gutunazal batean sartuko dira, kanpoaldean izengoitia ageri dela. Gutunazal bietan bertsogilea zein ataletara aurkezten den zehaztu behar da.
Hona hemen gure helbidea:
BALENDIN ENBEITA 16. SARIA
ALGORTAKO BERTSOLARI ESKOLA (ALBE)
Martikoena 16, 2. solairua.
48992 GETXO

• Posta elektronikoz bidali gura badira, Word formatuko dokumentu bi bidali behar dira. Batean bertso sorta bera eta goitizena; eta bestean, goitizena eta norberaren xehetasunak. Hona hemen gure helbide elektronikoa: balendinenbeita@gmail.com

Informazio gehiago hemen

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu