Lankuren ekimenez eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatuta 2025-05-20

Adin-adin proiektuak harrera beroa Lekeiton eta Sondikan hurrengo hitzordua

Adin-adin proiektuak harrera beroa Lekeiton eta Sondikan hurrengo hitzordua

Bizkaiko zahar-etxeetan aurrera doa bertsoa eta adinekoak elkarrengana hurbiltzeko Adin-adin proiektua, 12 zahar-etxeetan gauzatuko dena. Gaur Lekeition harrera beroa izan du ekimenak. Xabier Amuriza eta Sebastian Lizaso aritu dira kantuan. Sondikan izango da hurrengo hitzordua barikuan, Aissa Intxausti eta Onintza Enbeita bertsotan direla.

Datozen astetik aurrera, Gernikan, Diman, Markinan, Ondarroan, Zeberion, Durangon, Otxandion, Leioan, Bermeon eta Zornotzan izango dira saioak, bakoitzean bina bertsolari kantuan direla.

13 urteko bidea daraman proiektua, Lankuren eskutik
Proiektuaren urteetako esperientziak erakutsi du, egoitzetako ordezkariak hala esanda, bertsoak eta kantuak adineko pertsonen gogoa eta gaitasun kognitiboak pizteko eragin positiboa duela. Oso harrera beroa izaten dute saioek eta batez ere adineko pertsonen arreta azpimarratzen dute adituek.

Libreko saioak izan ohi dira, bertsoak ez ezik entzuleen interesekoa izan daitekeen  istorioen kontakizuna eta zuzeneko tratuak ere paper handia jokatzen dute saioetan. Bi bertsolari izaten dira saio bakoitzean, belaunaldi ezberdinetakoak. 15 bertsolarik hartuko dute parte.
 
Lankutik sortutako proiektu hau herrialde bakoitzeko erakundeekin lankidetzan gauzatzen da. Beste herrialdeetan ere saiakerak egin arren, orain artean batez ere Gipuzkoan egiten ari da bidea. Iaz, esaterako 30 saio egin ziren 24 herri desberdinetako zentroetan.  

Saioen egutegia eta bertsolariak
Sondika. Maiatzak 23. 11:00: Aissa Intxausti eta Onintza  Enbeita. Larrabarren egoitza.
Leioa. Maiatzak 26. 17:00: Jone Uria eta Paule Loizaga. Leioa egoitza.  
Durango. Maiatzak 29. 11:15: Juan Mari Areitio eta Aissa Intxausti. JM Barandiaran zentroa.
Dima. Ekainak 27. 11:00: Arkaitz Estiballes eta Jone Larrinaga. Arratiako egoitza.
Zeberio. Ekainak 4. 17:00: Juanjo Respaldiza eta Arkaitz Estiballes. Eusebio Aldekoa  zentroa.
Ondarroa. Ekainak 9. 11:00: Xabat Galletebeitia eta Irune Basagoiti. Artibaiko egoitza
Zornotza.  Ekainak 11. 17:00: Etxahun Lekue eta Jone Larrinaga. Jose Mari Azkuna zentroa.
Otxandio. Ekainak 27. 11:00: Onintza Enbeita eta Irune Basagoiti. Otxandio egoitza.  
Markina-Xemein. Uztailak 7. 12:00: Nerea Ibarzabal eta Etxahun Lekue. Egoitza

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu