Finala Iruñean maiatzaren 31n, Zaldiko-Maldiko elkartean 2025-05-21

Señora Sariketako bikote finalistak: Tolosa eta Aldalur, Elizagoien eta Altzuart, Mardaras eta Lazkano

Señora Sariketako bikote finalistak: Tolosa eta Aldalur, Elizagoien eta Altzuart, Mardaras eta Lazkano
Iurretan jokatu zen bigarren finalaurrekoa larunbatean. Joane Aldalur eta Irati Tolosak irabazi zuten kanporaketa. Ainhoa Comas eta Julen Eizagirrek eraman zuten Bihotz Saria.

Jexux Mari Irazu

V. Señora Sariketa iritsi da finalera bi kanporaketa jokatuta. Hiru bikote ariko dira kantuan Iruñean maiatzaren 31n Zaldiko Maldiko elkartean: Irati Tolosa eta Joane Aldalur, Amaia Elizagoien eta Malen Altzuart eta Rosi Lazkano eta Kristina Mardaras. Lehen bi bikoteak bakoitzak bere kanporaketa irabazita. Lazkano eta Mardaras ohorozko gonbidatu gisa. Aizpea Garmendia ariko da gai-jartzen.


Bigarren kanporaketa Iurretan
Larunbatean jokatu zen bigarren kanporakea Iurretan Montoste Elkartean. Lau bikote aritu ziren kantuan Jone Aldalur eta Irati Tolosa; Idoia Anzorandia eta Zihara Enbeita; Udane Mugerza eta Maddi Gallastegi; Ainhoa Comas eta Julen Eizagirre. Gai-jartzen, Jone Lizarralde. Giro ederrean joan zen saioa. Jone Aldalur eta Irati Tolosak irabazi zuten finalerako txartela. Ainhoa Comasek eta Julen Eizagirrek Bihotz Saria.

Hona hemen argazki batzuk


Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu