Asteburuko bertso agenda 2025-05-22

45 bertso ekitaldi igandera bitartean

45 bertso ekitaldi igandera bitartean

Jexux Mari Irazu

Udaberriko bertso agenda zabalenetakoa dator gaurtik igandera bitartean: 45 ekitaldi iragartzen dira Xenpelar Dokumentazio Zentroan, motibo eta formatu oso ezdernitakoak. Euskaraldia da bat eta hainbat saio egingo dira horren harira. Txapelketa eta sariketak dira beste plaza mota nagusi bat. Herrialdeko txapelketarako kanporaketak jokatuko dira Bizkaian eta Nafarroan. Eskolarteko saioak ere badira Araban eta Nafarroa Beherean. Herriko jaiei lotutako saio eta poteoak leku eske datoz piskanaka. Urteko bertso agendako hitzorduak ere ez dira falta, Bilboko Udaberriko Saioa kasu, larunbatean. Jaialdi literario, bertso-trama, lagunarteko saio, Adin-adin proiektuko saioak eta bestelakoak ere badira datozen egunean han eta hemen. Agenda xehea, hemen.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza