Ordiziako Argi Berri Elkartearen eskutik 2025-05-22

Lazkao-Txiki bertsopaper lehiaketa abian da

Lazkao-Txiki bertsopaper lehiaketa abian da
Heldu, gazte eta gaztetxoen mailak ditu. Uztailaren 1 arteko epea izango da lanak bidaltzeko.

 34. Lazkao-Txiki bertsopaper sariketa abian da Ordiziako Argi Berri Elkartearen eskutik. Lehiaketak hiru maila izango ditu:

 -Gaztetxoen maila: 13 urte artekoentzat (2025ean 14 betetzen ez dituztenentzat)
 -Gazteen maila: 14-18 urte artekoentzat (2025ean gutxienez 14 urte eta gehienez 18 urte betetzen dituztenentzat
 -Helduen maila: 2026an edo aurretik jaiotakoentzat

Maila bakoitzeko lanak
 -Gaztetxoen mailan, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Betsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 2 eta gehienez 4 izango dira.
 -Gazte eta Helduen mailetan, berriz, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Bertsopaper bakoitzeko idazti beharreko bertsoak gutxienz 8 eta gehienez 12 izango dira.

Gaia libre gazte eta helduek, gaztetxoen Euskaraldia
Lazkao-Txiki bertsopaper lehiaketa gaia libre utziko die heldu eta gazteei. Gaztetxoentzat Euskaraldia eta Euskaraldiko lema bera izango da gaia: Euskaraldia. Elkar mugituz egingo dugu.

Helbidea
Lanak, e-posta bidez, helbide honetara bidaliko dira: bertsoakargiberri@gmail.com

2.200 euro saritan
Irabazleek garaikurra jasoko dute eta hiru mailetan 2.200 euro banatuko dira saritan.

    -Gaztetxoek:
    -1.ak 200€
    -2.ak 100€
    -3.ak 50€

    -Gazteak:
    -1.ak 300€
    -2.ak 200€
    -3.ak 100€

    -Helduak:
    -1.ak 500€
    -2.ak 400€
    -3.ak 300€

Saribanaketa 2025eko irailaren 14an egingo da Ordizian Euskal Jaien barruan. Informazio osagarririk behar izanez gero: bertsoakargiberri@gmail.com

Albiste gehiago

Unax Aizpurua Ibargarai - Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna 2025-06-16

«Gaitzeko maila izan da eta denak biziki ongi aritu dira»

Danele Sarriugarte - Señora Sariketaren balorazio elkarrizketa 2025-06-05

«Ikusi dugu bertsoa utzi zuten pertsona horiek bertsotan perfektamente egiten dutela»

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran