Kultur Etxean, 19:00etan 2025-05-23

Arabako Eskolarteko finala larunbatean Aramaion

Arabako Eskolarteko finala larunbatean Aramaion
Finalistak: Urko Lafuente, June Astegieta, Jokin Onaindia, Anitz Abarrategi, Maia Otz de Zarate eta Garai Agirre.

Jexux Mari Irazu

Arabako Eskolarteko finala jokatuko da larunbat honetan Aramaion. Aurrez hiru kanporaketa jokatuta, honako sei bertsolari gazte hauek sailkatu dira finalerako: Urko Lafuente, June Astegieta, Jokin Onaindia, Anitz Abarrategi, Maia Otz de Zarate eta Garai Agirre. Kultur etxean izango da finala, arratsaldeko 19:00etan. Txapeldunak eta txapeldunordeak ordezkatuko dute Araba Euskal Herriko finalean, Arantzan ekainaren 14an.

Eskolarteko finalaren jokatu aurretik, areto berean bertsolari gaztetxoen taldekako saioak izango dira.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza