Nafarroako Txapelketa - sailkapen fasea 2025-05-26

Xabi Maia Nafarroako Txapelketarako sailkatu da Iruñeko aurrekanporaketa irabazita

Xabi Maia Nafarroako Txapelketarako sailkatu da Iruñeko aurrekanporaketa irabazita

Jexux Mari Irazu

Iruñean jokatu zen ostiralean Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen sailkatze saioa, Peña Rotxapean eta Xabi Maiak irabazi zuen aurrekanporaketa. Hortaz, zuzenean sailkatu da urrian hasiko den txapelketara. Seikotea ostatu zuten beste bertsolariak: Aitor Irastortza Arrizurieta, Etxahun Azkarraga Fernández, Jabi Lezaun Landa, Julen Bernaldo de Quirós Royo Berni, Peio Ardaiz Gale eta Xabi Maia Etxeberria. Bost horiek hurrengo asteko sailkatze saioaren zain egon beharko dira, sailkatuko diren ala ez jakiteko.

Alaitz Rekondok aurkeztu du saioa, eta hiru lagun aritu dira epaile lanetan: Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria eta Joseba Beltza.

Bigarren aurrekanporaketa Jautsaratsen ostiralean, Apeztegiberriko ganbaran 18:30etan:

Amaia Elizagoien Varela
Bittori Elizalde Soto
Endika Legarra Nuin
Fernando Ziganda Urdanpileta
Kattin Madariaga Apaolaza
Mintxo Astiz Goñi

Gai-jartzailea: Ander Aranburu Arriola

Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude.

Nafarroako finala azaroaren 29an
Nafarroako Txapelketa urriaren 4an hasiko da eta azaroaren 29an jokatuko da finala, larunbatean, Nafarroako Bertsozale Elkarteak iragarri duenenez.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza