Hiru kanporaketa eta finala izango ditu 2025-05-26

Igandean hasiko da Argi Baltza Sariketa Mendatan

Igandean hasiko da Argi Baltza Sariketa Mendatan
Bertsotan: Lurdes Ondaro, Beñat Bilbao, Koldo Muñiz, Araitz Katarain, Jon Gurrutxaga eta Idoia Granizo. 18:00etan, Elizosten. Finala Muxikan ekainaren 21ean.

Jexux Mari Irazu

IV. Argi Baltza Bertsolari Gazteen Sariketa igande honetan hasiko da Mendatan. Hiru kanporaketa eta finala izango ditu eta aurten ere 18 bertsolari ariko dira kantuan. Iaz Eli Pagolak jantzi zuen txapela. 

Lehenengo kanporaketa honetan Lurdes Ondaro, Beñat Bilbao, Koldo Muñiz, Araitz Katarain, Jon Gurrutxaga eta Idoia Granizo ariko dira kantuan. 18:00etan, Elizosten.

Bigarren kanporaketa Ajangizen izango da ekainaren 8an udal frontoian, 18:00etan. Bertsotan, Asier Galarza, Janire Arrizabalaga, Alexander Idoeta, Ixone Asategi, Aitor Bizkarra eta Danel Herrarte ariko dira kantuan.

Azkenik, hirugarren kanporaketa ekainaren 15ean izango da Gautegiz Arteagan, kultur etxean, 18:00etan. Koldo Gezuraga, Iker Uriarte, Haizea Telleria, Maider Arregi, June Aiestaran eta Ibai Lekuona ariko dira bertsotan.

Finala ekainaren 21ean izango da, larunbatez, Muxikan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza