Udabarria Bertsotan - Bizkaiko Txapelketa sailkapen fasea 2025-05-27

Gautegiz-Arteagan eta Plentzian sailkapen faseko azken bi saioak

Gautegiz-Arteagan eta Plentzian sailkapen faseko azken bi saioak
Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko Txapelketarako sailkapen fasea amaitzera doa. Ostegun honetan jokatuko dira azken bi saioak eta 48 bertsolaritik 20 inguru sailkatuko dira udazkenerako, multzo bakoitzeko 10 inguru. Oraindik kopuru zehatza argitzeko dago eta txapelketarako txartela duten bertsolarien izen-ematearen baitan dago. Gautegiz-Arteagan eta Plentzian jokatuko dira azken bi saioak.

Maiatzaren 29an, Gautegiz-Arteagan, udal aretoan, 18:30ean:

• Bittor Salterain Etxebarria
• Haizea Telleria Urkijo
• Igor Galarza Intxausti
• Mikel Aiartzaguena Agirrebeitia
• Mikel Retolaza Etxebarria
• Peru Vidal Gurrutxaga

Saioan gaiak ematen Idoia Anzorandia Kareaga ariko da. Epaimahaian, Ander Txakartegi Basterretxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari, Itziar Basterretxea Olarreaga.


Maiatzaren 29an, Plentzian, Goñi portalean, 18:30ean:

• Ander Anakabe Lekue
• Koldo Muñiz Aldamizetxebarria
• Lurdes Ondaro Mallea
• Naroa Jaio Jaio
• Naroa Torralba Rodriguez
• Peru Irastortza Santxo

Saioan gaiak ematen Jon Amezaga Fernandez ariko da. Epaimahaikideak, Garazi Mendoza Agirre, Leire Etxebarria Gaztelu eta Marta Ortiz Mateo. Idazkari, Itxaro Juaristi Olaetxea.

Ohiko moduan, saioetako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai, baita saioen egunean aretoetako txarteldegietan bertan ere, 18:00etatik aurrera. Sarrerak 3 euro balio du, Bertsozale Elkarteko bazkideek 2 euroan izango dute eskuragai, eta 18 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharrik izango.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza