Legorretan estreinaldia igandean 2025-05-28

Garbitzailearena: haurrentzako bertso ikuskizun berria Lankuren eskutik

Garbitzailearena: haurrentzako bertso ikuskizun berria Lankuren eskutik
Markel Oiartzabal antzezlea eta bi bertsolarik osatuko dute ikuskizuna. Legorretan, Iker Ormazabal Tturko eta June Aiestaran ariko dira bertsotan.

Haurrentzako bertso eskaintza bertsoa eta beste osagarriren batekin doa gehienean, haurren arreta biltzeko: antzerkia, ipuina, kaleko jolasa... Aspaldiko haria da eta Inaxito proiektuak (Gorka Tolosa, Xabier Sukia eta Ibai Esoain) mugarri bat ezarri zuen. Gaur egunean zenbait emanaldi baditu Lankuk: Alpistegia, Urpekariak, Bertso jasa... Bertsoa bestela iritsiko ez litzateen eremuetan kokatzeko aukera ematen dute.

Bide horretan, ikuskizun berria estreinatuko da igandean Legorretan: Garbitzailearena, Markel Oiartzabalek eta bi bertsolarik eskainiko duten kaleko ikuskizuna: jostaria, umoretik eta jolasetik izango du bereziki Lankuk adierazi duenez. Antzerkia eta bertsoa bilduko ditu. Markel Oiartzabal hernaniarrak txikitatik omen zeukan pailazo bat buruan, izen eta itxurarik gabe, baina soinean zeraman ia konturatu ere egin gabe.

Lehen emanaldiak
Ekainak 1. Legorreta. Plazan. 13:00. Bertsolaginak Iker Ormazabal Tturko eta June Aiestaran
Ekainak 7. Beruete. Plazan. 18:00. Bertsolagunak Kattalin Lizarralde eta Iker Ormazabal Tturko
Ekainak 23. Andoain. Leizaur parkean. 17:00. Bertsolagunak Eli Pagola eta Iker Ormazabal Tturko

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa