Ekainaren 9 arte zabalik 2025-05-28

2026ko Arabako bertsolari txapelketarako sailkapen fasean izen-emate epea zabalik

2026ko Arabako bertsolari txapelketarako sailkapen fasean izen-emate epea zabalik
Fase honetan hasiko dira 2024ko finalistak ez beste guztiak. Aurreko finalistak, txapelketan zuzenean hasteko aukera izango dute.

Jexux Mari Irazu

2026ko Arabako Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasean izena emateko epea ireki da eta ekainaren 9a arte izango da zabalik. Fase honetan hasiko dira 2024ko finalistak ez beste guztiak. Aurreko finalistak eta beraz, Arabako Txapelketan zuzenean parte hartzeko eskubidean daudenak sei bertsolari hauek dira: Aroa Arrizubieta (txapelduna), Peru Abarrategi, Paula Amilburu, Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre. Aramaioarrak iragarri zuen txapelketa utzi egingo zuela. Sailkapen fasea urriaren erdialdetik azaroaren erdialdera bitartean jokatuko da.

Izena emateko araba.sustapena@bertsozale.eus helbidera idatzi edota 675 707 971 telefonora mezu bat bidali zure interesa adieraziz.

Martxoaren 28an finala Gasteizen
Izen-emate epearekin batera, daten inguruko berri ere eman du Arabako Bertsozale Elkarteak. 2026ko Arabako Txapelketa urtarrilean aurkeztuko da eta martxoaren 28an izango da finala Gasteizen.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza