Osinalde Elkartean 12:00etan 2025-05-28

«Gabiriako bertsolaritza eta bertsolaritza Gabirian» liburua aurkeztuko dute ekainaren 15ean

«Gabiriako bertsolaritza eta bertsolaritza Gabirian»  liburua aurkeztuko dute ekainaren 15ean
Lau urteko bidea egin du proiektuak eta taldean egindako lana da. Gabiriako Udala eta Xenpelar Dokumentazio Zentroa izan ditu laguntzaile.

Jexux Mari Irazu

Gabiriako bertsolaritza eta bertsolaritza Gabirian liburua ondo dute herrian eta lanaren aurkezpena egingo dute ekainaren 15ean Osinalde Elkartean, eguerdiko 12:00etan. Aurkezpenean herriko bertsolarien saioa ere izango da eta mokatuxoa ondoren. Gabiriako Udala eta Xenpelar Dokumentazio Zentroa izan ditu laguntzaile proiektuak.

2021ean hasitako bidea
Gabiriako bertsolaritza eta bertsolaritza Gabirian lanak ikerketa proiektu gisa abiatu zuen bidea. 2021an Kilometroak Kultur Elkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak esleitutako bigarren ikerketa beka eskuratu zuen. Eresti Oiarbidek eta Maialen Akizuk sinatu zuten proiektua eta taldean egingo zutela iragarri. Eresti Oiarbidez azpimarratu zuen «Gabirian bertsoarekiko afizioak izan duen lekua belaunaldiz belaunaldi transmititu da, beste oso leku gutxitan bezala», eta horregatik, «Gabirian bertsoak izan duen eta duen leku kurioso bezain adierazkorra» aztertu nahi dute egileek. Hemen orduko bideoa.

Lau urteko lana eta bidea eginda, Gabiria eta bertsolaritzaren arteko loturaren lana aurkeztuko dute herrian.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza