Zaldiko Maldiko elkartean bazkalostean 2025-05-28

Señora Sariketako finala larunbatean Iruñean

Señora Sariketako finala larunbatean Iruñean
Sei bertsolari ariko dira, bikoteka: Rosi Lazkano eta Kristina Mardaras, ohorezko gonbidatu gisa; Amaia Elizagoien eta Malen Altzuart, Eskoriatzako kanporaketa irabazita; Irati Tolosa eta Joane Aldalur Iurretako kanporaketa irabazita. Aizpea Garmendia ariko da gai-jartzen.

Jexux Mari Irazu

Larunbatean jokatuko da V. Señora Sariketako finala Iruñean, Zaldiko Maldiko Elkartean. Bazkaritako txartelak jarri bezain azkar agortu ziren. Bi kanporaketetako bikote irabazleak eta ohorezko bikote gonbidatuak osatuko dute kartela: Amaia Elizagoien eta Malen Altzuart, Eskoriatzako kanporaketa irabazita; Irati Tolosa eta Joane Aldalur Iurretako kanporaketa irabazita; eta ohorezko gonbidatu gisa Rosi Lazkano eta Kristina Mardaras. Aizpea Garmendia ariko da gai-jartzen.


Irati Tolosa eta Joana Aldalur, Iurretako kanporaketan.


Amaia Elizagoien eta Malen Altzuart, Eskoriatzako kanporaketan.

Bertsolaritza utzita eta plazan ez dabiltzanen edizioa
V. Señora Sariketaren planteamendua berezia izan da aurreko lauekin alderatuta. Parte hartzea bikoteka izan da, eta bertsolariza utzi edo plazan ez dabiltzenak aritu dira bertsotan. Saioak bertso bazkari formatuan egin dira, elkarteetan. Bai Eskoriatzan eta bai Iurretan elkarteak bete egin dira eta 100 lagun bueltako aforoa izan da. 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu