Bertso Agenda 2025-05-28

20 bertso ekitalditik gora igandera bitartean

20 bertso ekitalditik gora igandera bitartean

Jexux Mari Irazu

Maiatz amaierak eta ekain hasierak 20 bertso ekitalditik gora dakartzale agendara. Txapelketako saioak eta Adin-adin proiektua izango dira gaur protagonista Bizkaian. Ostiraletik lagunarteko saioak eta formatu bilduko ekimenak izango dira nagusi. Baita estreinaldiak eta ziklo itxierak ere. Bilbon ostiralean amaituko da Udaberriko Saioak zikloa, bertso poteo batekin. Jauntsaratsen Nafarroako Txapelketako sailkapen saioa. Etxarrin, Tabuen kutxatik oholtzara ekimeneko jaialdia.

Larunbatean, Bizkaiko Eskolarteko finala goizean Iurretan. Bazkalondoan, Señora Sariketako finala Iruñean. Irunen Joxe Mari Lopetegiren bertsoak kantatuko dituzte.

Igandean, Donostian, Bertsoak kalera ekimenaren III. edizioa ospatuko da. Mendatan, Argi Baltza Sariketa hasiko da. Legorretan, Garbitzailearena haurrentzako bertso ikuskizun berria estreinatuko dute.  Horiek agenda anitzeko batzuk. Agenda xehea hemen, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren atarian.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza