Iñaki Gurrutxaga Zubimendi - Bertsolari Bertsozale podkasta 2025-05-29

«Biharko bertso mundua ez da hainbeste egongo oholtza gainean baizik eta lagunartean, borobilean jarrita»

2025/podkasta_bertsoa/20-BBInakiGurrutxaga250530.mp3.mp4

Xan Alkhat

Iñaki Gurrutxaga Zubimendi (Orio, 1981) dugu aste honetako gonbidatua Bertsolari Bertsozale podkastean. Bertsolaria eta bertso irakaslea da Gipuzkoako Bertsozale Elkartean. Ez du oso garbi nola bertsozaletu zen baina bizitza osoa darama bertsoaren bueltan: plazan, txapelketan, geletan, didaktikan, alabak bertso eskolan hasi dituen guraso gisa... Gurrutxagaren ustez Eskolartekoan ikusten duen mailak bermatzen du etorkizunean bertsolari onak izatea. Bestalde, biharko bertso mundua oholtzari lotua baino lagunarte giroari lotuagoa ikusten du. Entzun bere lekukotza.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza