Udabarria Bertsotan - Bizkaiko txapelketarako sailkapen fasea 2025-05-29

Peru Vidal eta Lurdes Ondaro irabazle azken bi saioetan

Peru Vidal eta Lurdes Ondaro irabazle azken bi saioetan

Jexux Mari Irazu

Jokatu dira Udabarria Bertsotaneko azken bi saioak. Peru Vidal gailendu da Gautegiz Arteagan, A multzoan, eta Lurdes Ondaro Plentzian, B multzoan. Honenbestez, osatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketara sailkatutakoen zerrenda.

A multzoa. Gautegiz Arteagako sailkapena:

Peru Vidal Gurrutxaga --------------------------- 186,5
Mikel Retolaza Etxebarria -----------------------  158,5
Igor Galarza Intxausti --------------------------  158,5
Haizea Telleria Urkijo ---------------------------- 146,5
Mikel Aiartzaguena Agirrebeitia ----------------- 145,5
Bittor Salterain Etxebarria ---------------------- 143,5

Saioan gaiak ematen Idoia Anzorandia Kareaga aritu da.

Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

B multzoa. Plentziako sailkapena:

Lurdes Ondaro Mallea ----------------------------- 181,5
Koldo Muñiz Aldamizetxebarria ------------------ 180,5
Naroa Torralba Rodriguez ------------------------ 167,5
Peru Irastortza Santxo ---------------------------- 167
Ander Anakabe Lekue ----------------------------- 164,5
Naroa Jaio Jaio ------------------------------------ 149,5

Saioan gaiak ematen Jon Amezaga Fernandez aritu da. Epaimahaikideak, berriz, hauexek izan dira: Garazi Mendoza Agirre, Leire Etxebarria Gaztelu eta Marta Ortiz Mateo. Idazkaria Itxaro Juaristi Olaetxea izan da.

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza