Larunbatean jokatu zen Iurretan 2025-06-02

Enara Gallastegi Bizkaiko Eskolarteko txapeldun

Enara Gallastegi Bizkaiko Eskolarteko txapeldun
Ekhi Zuluaga gelditu zen bigarren. Biak ariko dira Euskal Herriko finalean Bizkaiko ordezkari. Aurrez, idatzizkoa izan zen. 300 lagun inguru bildu ziren finalean. Zapatuan ere idatzizkoa izan zen eta beste 150 gaztek hartu zuten parte.

Enara Gallastegi dimoztarrak irabazi du Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa larunbatean Iurretan jokatu zen finalean. Ekhi Zuluaga igorretarra eta biek jokatu zuten buruz burukoa. Irabazleak Eneko Abasolo Abarkas bertsolariaren eskutik jantzi zuen txapela.

Gallastegi eta Zuluaga biak ariko dira Euskal Herriko finalean Bizkaiko ordezkari, ekainaren 14an Arantzan. Eskolarteko txapelketa Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dute elkarlanean. 

Zortzi bertsolari gazte aritu ziren kantuan: Aiala Irurtia Montero (Arantzazu), Ekhi Zuluaga Intxaurbe (Igorre), Enara Gallastegi Barrenetxea (Dima), Iradi Barrenetxea Akesolo (Artea), Jon Abasolo Sarralde (Munitibar), Kelmene Abaitua Isazelaia (Berriz), Maddi Aurtenetxe Bustinza (Zornotza) eta Naroa Iturrioz Lauzirika (Zornotza). Aurten 28 bertsolari aritu dira bat-batean eta lau kanporaketa jokatuta osatu da finaleko zortzikotea.

Bat-bateko finalean aurkezle beharretan Igor Menika Bengoetxea aritu zen. Epaimahaia Beñat Romero Maguregi, Ainhoa Arregi Elosua eta Ander Arrien Azpiazuk osatu zuten. Idazkari beharretan, ostera, Ione Narbaiza Gallastegi aritu zen.

300 lagun idatzizkoan, bi egunetan
Bizkaiko Eskolartekoaren idatzizkoa ere finalaren inguruan izan da eta jendetza batzen da. Ostiralean egin zuten gaztetxoenen saioa, DBH1 eta DBH2, eta 150 gaztetxo batu ziren. Larunbatean, finalaren aurretik, beste 150 lagun batu ziren, DBH3-DBH4-Batxilergo mailakoak. Hauek finala entzuten gelditu ziren gero. 

Idatzizko sariketako saridunak:

DBH1

    1. Saria: Aietxu Basterretxea Akesolo (Bilbo- Begoñazpi Ikastola)
    2. Saria: Ane Makazaga Santamaria (Zornotza- Andramari Ikastola)
    3. Saria: June Gondra Bilbao (Bermeo-Eleizalde ikastola)

DBH2

    1. Saria: Araitz Elorza Gastañazatorre  (Iurreta-Juan Orobiogoitia)
    2. Saria: Lur Oiartzabal Gonzalez (Larrabetzu-Txorierri BHI)
    3. Saria: Jare Baliño Campelo (Bilbo-Solokoetxe BHI)

DBH3-DBH4-Batxilergoa

    1. Saria: Iraia Lauzirika Ugarte (Zornotza- Urritze BHI)
    2. Saria: Ekain Menika Iruarrizaga (Arantzazu-Igorre BHI) 
    3. Saria: Haizea Rotaetxe Gandiaga (Markina-Xemein- Markina BHI)


Sari banaketa ekitaldian hurrengoek parte hartu dute:

    Belate Olabarria Astobiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria
    Josu Telleria Uriarte Bizkaiko ikastolen lurralde batzarreko lehendakaria
    Txapeldunari, esandako moduan, Eneko Abasolo bertsolariak jantzi dio txapela.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu