Nafarroako Txapelketarako sailkapen fasea 2025-06-02

Endika Legarra irabazle Jauntsaratsen eta seikotea erabakita

Endika Legarra irabazle Jauntsaratsen eta seikotea erabakita
Endika Legarra Nuin, Xabi Maia Etxeberria, Kattin Madariaga Apaolaza, Amaia Elizagioen Varela, Aitor Irastortza Arrizubieta eta Jabi Lezaun Landa sailkatu dira Txapelketarako.

Jexux Mari Irazu

Nafarroako Txapelketan kantatzeko sei postu erabakitzeko bi saio jokatu dira asteotan Iruñean eta Jauntsaratsen. Azken saioan Endika Legarrak eskuratu du txartela, aurreko astean Xabi Maiak Iruñean bezala.

Ostiralean izan zen saioa eta honako sei bertsolari aritu ziren, 55 lagunen aurrean eta honela gelditu zen sailkapena: Endika Legarra (263), Kattin Madariaga (255.5), Amaia Elizagoien (246.5), Fernando Zigando Urdanpileta (228), Bittori Elizalde (228) eta Mintxo Astiz (198). Epaile lanetan, Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria eta Joseba Beltza aritu ziren.

Horrela gelditu da sailkatze faseko sailkapena:

1. Endika Legarra Nuin - 263
2. Xabi Maia Etxeberria - 263
3. Kattin Madariaga Apaolaza - 255,5
4. Amaia Elizagioen Varela - 246,5
5. Aitor Irastortza Arrizubieta - 237
6. Jabi Lezaun Landa - 228,5
7. Fernando Ziganda Urdanpileta - 228
8. Bittori Elizalde Soto - 228
9. Mintxo Astiz Goñi - 198
10. Etxahun Azkarraga Fernandez - 195,5
11. Julen Bernaldo de Quirós Royo 'Berni' - 192
12. Peio Ardaiz Gale - 168,5

Urriaren 4an hasiko da Nafarroako Txapelketa eta azaroaren 29an finala, Iruñean.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza