Igandean jokatu zen saioa Mendatan 2025-06-02

Jon Gurrutxaga Argi Baltzako finalera eta Ajangizen hurrengo kanporaketa

Jon Gurrutxaga Argi Baltzako finalera eta Ajangizen hurrengo kanporaketa

Jexux Mari Irazu

IV. Argi Baltza Bertsolari Gazteen Sariketa igande honetan hasi da Mendatan eta Jon Gurrutxaga azpeitiarrak lortu du finalerako txartela. Berekin batera aritu dira Lurdes Ondaro, Beñat Bilbao, Koldo Muñiz, Araitz Katarain eta Idoia Granizo. 

Ajangizen igandean
Bigarren kanporaketa Ajangizen izango da ekainaren 8an udal frontoian, 18:00etan. Bertsotan, Asier Galarza, Janire Arrizabalaga, Alexander Idoeta, Ixone Asategi, Aitor Bizkarra eta Danel Herrarte ariko dira kantuan.

Hirugarren kanporaketa ekainaren 15ean izango da Gautegiz Arteagan, kultur etxean, 18:00etan. Koldo Gezuraga, Iker Uriarte, Haizea Telleria, Maider Arregi, June Aiestaran eta Ibai Lekuona ariko dira bertsotan.

Finala ekainaren 21ean izango da, larunbatez, Muxikan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza