Gazte Xilaba jokatzean erabakiko dira finalista guztiak 2025-06-02

Euskal Herriko Eskolarteko finala osatzen

Euskal Herriko Eskolarteko finala osatzen

Jexux Mari Irazu

Euskal Herriko Eskolarteko finala ari da osatzen, Gipuzkoa, Nafarroa, Arabako eta Bizkaiko finalak jokatuta. Herrialde bakoitzetik txapelduna eta txapeldunordea sailkatzen dira Euskal Herrikorako. Dagoeneko zortzi bertsolari daude erabakita: Gipuzkoatik Egiar Otegi eta Suhar Gesalaga; Nafarroatik, Kattin Madariaga eta Kattalin Lizarralde; Arabatik, Jokin Onaindia eta June Astegieta; eta Bizkaiatik Enara Gallastegi eta Ekhi Zuluaga. 

Berri asko finalean
Eskolarteko finalak aurpegi berri dezente izango ditu aurtengoan. Dagoeneko sailkatu diren zortzitik bost berriak dira: bi gipuzkoarrak, bi arabarrak eta Bizkaiko txapelduna. Errepikatuko dutenak, bi nafarrak eta Bizkaiko txapeldunordeak. 

Iparraldeko finala larunbatean Itsasun
Sei bertsolari ariko dira kantuan larunbatean Gazte Xilaban: Amaiur Aizpurua Eskisabel, Goizane Etcheverry Lopepe, Naia Etcheverry Lopepe, Unax Aizpurua Ibargarai, Leina Alkhat Larrandaburu, Gana Berhokoirigoin Zubeldia. Ekainaren 7an izango da hitzordua, goizeko 10:00etan. Bi lapurtar, hiru baxenafartar eta xiberotar bat ariko dira kantuan. Herrialde bakoitzari bi ordezkari dagozkio eta beraz, Baxe Nafarroako ordezkaritza legoke erabakitzeko finalaren baitan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu