Sanoki gelan, 10:00etan 2025-06-03

Gazte Xilabako finala larunbatean Itsasun

Gazte Xilabako finala larunbatean Itsasun

Jexux Mari Irazu

Eskolarteko herrialdeetako fasea amaitzeko, Gazte Xilabako finala jokatuko da larunbat honetan Itsasun. Sanoki Gelan da hitzordua, 10:00etan. Sei bertsolari gazte ariko dira kantuan: Amaiur Aizpurua Eskisabel, Goizane Etcheverry Lopepe, Naia Etcheverry Lopepe, Unax Aizpurua Ibargarai, Leina Alkhat Larrandaburu, Gana Berhokoirigoin Zubeldia.

Bi lapurtar, hiru baxenafartar eta xiberotar bat ariko dira kantuan. Herrialde bakoitzari bi ordezkari dagozkio. Beraz, Euskal Herriko finalari begira, Baxe Nafarroako ordezkaritza legoke erabakitzeke finalaren baitan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza