Arantzan datorren larunbatean, 11:30etan Frontoian 2025-06-09

Eskolarteko finala: 13 bertsolari eta zortzi berri

Eskolarteko finala: 13 bertsolari eta zortzi berri
Lurralde guztietako ordezkariak izango dira, azken urteotan ez bezala. Txapeldun berria izango da aurten, Haira Aizpuruari lekukoa hartuko diona.

Jexux Mari Irazu

37. Euskal Herriko Eskolarteko finala osatuta gelditu da, larunbatean Gazte Xilaba jokatu ondoren. Hamairu bertsolari ariko dira Arantzan kantuan eta horietako zortzi berriak izango dira. Herrialde bakoitzeko txapelduna eta txapeldunordea ariko dira finalean. Aurten zazpi lurraldeetako ordezkariak ariko dira. Azken urteotan ez da Zuberoako bertsolaririk izan eta aurtengoan Leina Alkhat ariko da Zuberoako ordezkari. Finala larunbatean jokatuko da, Arantzan, 11:30etan frontoian.

Lau txapeldun berri herrialdeetan
Aurtengo Eskolartekoak lau txapeldun berri utzi ditu: Nahia Etcheverry Gazte Xilaban, Egiar Otegi Gipuzkoan, Jokin Onaindia Araban eta Enara Gallastegi Bizkaian. Nafarroan, Kattin Madariagaren buruan jarraitzen du txapelak. 


Zortzi berri Eskolarteko finalean
Aurtengo Eskolarteko finalak aurpegi berriak ditu gehienak: hamairutik zortzi: Enara Gallastegi, Egiar Otegi, Suhar Gesalaga, Jokin Onaindia, June Astegieta, Amaiur Aizpuru, Goizane Etcheverry eta Leina Alkhat. Iaz ere Arantzako finalean izan ziren Kattin Madariaga, Kattalin Lizarraga, Nahia Etcheverry, Unax Aizpurua eta Ekhi Zuluaga. 

Euskal Herriko Eskolarteko txapeldun berria izango da aurten, azken hiru urteotan Haira Aizpurua saratarrak irabazi ondoren. 

Finalistak herrialdeka
Gipuzkoatik Egiar Otegi eta Suhar Gesalaga.
Nafarroatik Kattin Madariaga eta Kattalin Lizarralde. 
Arabatik Jokin Onaindia eta June Astegieta.
Bizkaiatik Enara Gallastegi eta Ekhi Zuluaga. 
Lapurditik Unax Aizpurua eta Amaiur Aizpuru.
Nafarroa Behereatik, Nahia Etcheverry eta Goizane Etcheverry.
Zuberoatik, Leina Alkhat.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»