Nerea Ibarzabalek ez du parte hartuko Bizkaiko Txapelketan 2025-06-10

Jexux Mari Irazu
Nerea Ibarzabal Bizkaiko txapeldunak aurtengo txapelketan ez parte hartzea erabaki du. Txapelketa Nagusiko finalista izaki, 2026an parte hartzeko aukera irabazia du eta bertsozaleak datorren urtean entzungo du Ibarzabal txapelketan. «Bizkaikoa eta Txapelketa Nagusia tartekatuz gero, lau urtetik hirutan txapelketaren batean kantatzea tokatzen zaigu, eta horrela nabil 2016tik. Aurten, Nagusirako sailkatuta egonik, beste urtebetez deskantsatzeko aukera ikusi dut, eta hori aprobetxatzea erabaki dut» adierazi dio Bertsoari egungo Bizkaiko txapeldunak.
Antzerako erabakia hartu izan dute beste bertsolariek
Txapelketa Nagusiko finalistek gehiagotan ere hartu izan dute antzerako erabakia. Bizkaian bertan, Igor Elortzak eta Unai Iturriagak puntu batetik aurrera Bizkaiko Txapelketan ez parte hartzea erabaki zuten eta Txapelketa Nagusian jarraitu zuten beren txapelketa bidea. Elortzak, Euskal Herriko 2009an finalera sailkatu ez zenez, berriro parte hartu zuen Bizkaikoan. Gipuzkoan, Maialen Lujanbiok 2003an Gipuzkoako txapela jantzi eta geroztik ez zuen parte hartu.
Eta noski, badira Txapelketa Nagusian zuzenean parte hartzeko aukera izan eta herrialdekoan kantatu dutenak ere. Azkena, Gipuzkoan. Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendik bazuten Txapelketa Nagusirako txartela eta parte hartu zuten Gipuzkoakoan. Amets Arzallusek Euskal Herriko txapeldun zela hartu zuen parte Xilaban.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28