bertso agenda 2025-06-11

Erredakzioa
Bertso agenda bete-betean sartu da udako festa giroan. Igandera bitartean 25 bertso ekitaldi inguru izango dira Euskal Herrian barrena eta horietako asko herri eta auzoetako festei lotuak: Hernanin, Algortan, Errezilen, Ereñotzun, Abadiñon, Anoetan... bestelako bertso ekitaldiek ere badute beren tokia igandera bitartean. Bilbon Ez da kasualitatea, Iruñean jaialdia LGTBI+ egunaren harira, Adin-adin Zornotzan, jaialdia Itziarren... Eta sariketa aldetik ere asteburu garrantzitsua da. Larunbatean Euskal Herriko Eskolarteko finala jokatuko da Arantzan. Igandean, Argi Baltza sariketako azken kanporaketa jokatuko da Gautegiz Arteagan. Oraingoz, Jon Gurrutxaga eta Aitor Bizkarra sailkatu dira finalerako, bakoitzak bere kanporaketa irabazita.
Bertso agenda xehea XDZ dago eskuragarri.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza