92 urte zituela 2025-06-12
Jexux Mari Irazu
Mixel Itzaina bertso epaile, gai-jartzaile eta eragilea zendu gaur Itsasun. Bertsolaritzan lehen lerroko ardurak izan ditu, bereziki epailegintzan. Aldudeko Menta etxean sortua, Txapelketa Nagusiaren hiru aro desberdinetan bete zuen bere epaile lana: 60. hamarkadan, 80. hamarkada hasieran Amurizak irabazi zituen haietan, eta Bertsozale Elkartearen eskutik etorri ziren beste hiru Txapelketa Nagusietan, 1993an Egañak irabazi zuen lehenbiziko hartara arte. 1967. urtean, Xalbadorrek txistuak entzun zituen ekainaren 11 hartan epaile zen Mixel.
Gai-jartzailetzan ere bide luzea egin zuen Mixel Iparraldeko bertso saio askotan. Bertsolaritzaren alde egin zuen lan emankorraren eskertzan, Bertsularien Lagunak Elkarteak berari eskaini zion txapeldunari txapela jartzeko ohorea, Joana Itzaina abalak aurkeztu zuen finalean.

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza