Arantzan jokatu da finala 2025-06-14

Unax Aizpurua Ibargarai Euskal Herriko Eskolarteko txapeldun

Unax Aizpurua Ibargarai Euskal Herriko Eskolarteko txapeldun
Saioa Alkaizak jantzi dio irabazleari txapela. Nahia Etcheverry izan da txapeldunordea. Zazpi herrialdeetako 13 bertsolari aritu dira kantuan eta 200 bertsozale inguru bildu dira Arantzako frontoian.

Etxean gelditu da. Unax Aizpurua Ibargaraik jantzi du Euskal Herriko Eskolarteko txapela, Haira Aizpurua Ibargarairi lekukoa hartuta. Nahia Etcheverry Lopepe gelditu da txapeldunorde. 

Zazpi herrialdeetako 13 bertsolari aritu dira kantuan Eskolarteko finalean. Zozketak erabakitako hurrenkeran: Kattin Madariaga Apaolaza, Goizane Etcheverry Lopepe, Enara Gallastegi Barrenetxea, Jokin Onaindia Elexpuru, Suhar Gesalaga Egiguren, Nahia Etcheverry Lopepe, Amaiur Aizpuru Eskisabel, Egiar Otegi Torres, Kattalin Lizarraga Mendia, Unax Aizpurua Ibargarai, Leina Alkhat Larrandaburu, Ekhi Zuluaga Intxaurbe eta June Astegieta Unzaga. Ekhiñe Zapiain Arlegi eta Josu Txoperena Iribarren aritu dira gai-jartzaile lanetan. 

Lehen fasean bertsolariek agurra eta bina ofizio puntuagarri egin dituzte, zortziko handian eta txikian. Ondoren, hamairu bertsolaritatik sei sailkatu dira bigarren fasera: Egiar Otegi Torres, Kattalin Lizarraga Mendia, Kattin Madariaga Apaolaza, Nahia Etcheverry Lopepe, Suhar Gesalaga Egiguren eta Unax Aizpurua Ibargarai. Bina bertso bota dituzte bakarka: puntu bati erantzuna eta gai bati bertsoa. 

Bertsolari gazteek oso maila ona eta erritmo bizia erakutsi dituzte oholtzan. Puntuazioak ere estu ibili dira. 

Epaile lanetan Aitor Jimenez Tolosana, Ainhoa Sarasua Laskarai, Beñat Romero Maguregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Unai Muniain Caballero aritu dira. Idazkari lanetan, Ixiar Eizagirre Kerejeta.



Bertsotan aritutako guztiek jaso dute saria: Esti Martinezen 'Animalia domestikoak' liburua, BBT25, NBT25 eta Xilabarako sarrera bana eta Ahots Baten Sormen Egonaldirako partaidetza. Sariak banatzen, Alkaizaz gain, Aroa Arrizubieta Barredo, Elixabet Etxandi Goienetxe, Manolo Arozena Mitxelena, Nekane Artola Labordeta eta Onintza Enbeita Maguregi aritu dira. 

Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak lankidetzan antolatzen dute Eskolarteko Bertsolari Txapelketa.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa