Atzo aurkeztu zuten lana 2025-06-16

Gabiriako bertsolaritzaren inguruko lana aurkeztu zuten atzo herrian

Gabiriako bertsolaritzaren inguruko lana aurkeztu zuten atzo herrian

Jexux Mari Irazu

Gabiriako bertsolaritza eta bertsolaritza Gabirian liburua aurkeztu zuten atzo. Elkarrizketak oinarri, herriko bertsolaritzaren inguruko bilketa lana egin dute eta prozesuak berak transmisio lan handia eragin du. Aurrera begira ere helburu berriak utzi ditu bildutako testigantza eta dokumentazioak.

Maialen Akizu eta Eresti Oiarbidek aurkeztutako proposamen baten harira etorri da lana eta talde lanean atera dute aurrera. Gabiriako Osinalde Elkartean egin zuten aurkezpen ekitaldia.

Elkarrizketa Bertsoa.eus-en
Gabiriarrek egindako laneren harira, Bertsoa.eus-ek lan taldeko ordezkari bat elkarrizketatu du, Eresti Oiarbide eta berak azaldu dizkigu proiektuaren nondik norakoak. Aste honetan zehar argitaratuko dugu. 



 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza