Lilibertso bertso eskolaren eskutik 2025-06-18

Argi Baltza Sariketako finala larunbatean Muxikan

Argi Baltza Sariketako finala larunbatean Muxikan
Jon Gurrutxaga, Aitor Bizkarra, Maider Arregi, June Aiestaran, Koldo Gezuraga eta Asier Galarza ariko dira bertsotan. Urretxindorra Eskolan 18:00etan.

Jexux Mari Irazu

Hiru kanporaketa jokatu ondoren hemen da IV. Argi Baltza Sariketako finala, Lilibertsoren eskutik. Hiru saioetako irabazleak eta puntuaziorik altuenak sailkatu dira finalerako. Jon Gurrutxaga, Aitor Bizkarra eta Maider Arregi sailkatu dira finalera beren kanporaketak irabazita. June Aiestaran, Koldo Gezuraga eta Asier Galarza puntuen baita. Seiak ariko dira finalean eta buruz buruko izango du azken txanpa gisa. 

Saioa arratsaldeko 18:00etan hasiko da Muxikako Urretxindorra Eskolan, 18:00etan. Bertsoa.eus bertan izango da. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza