Muxikan jokatu zen finala larunbatean 2025-06-23

Aitor Bizkarrak irabazi du Argi Baltza Sariketa

Aitor Bizkarrak irabazi du Argi Baltza Sariketa
Bizkarrak Asier Galarzarekin jokatu zuen buruz burukoa. Irabazleari Ander Elortegik jantzi zion txapela. Maider Arregi gelditu zen hirugarren.

Jexux Mari Irazu

IV. Argi Baltza Sariketako finala jokatu zen larunbatean Muxikan eta Aitor Bizkarrak eraman zuen txapela, Asier Galarzarekin buruz burukoa jokatuta. Maider Arregi gelditu zen hirugarren, June Aiestaran laugarren, Koldo Gezuraga bosgarren eta Jon Gurrutxaga seigarren. Maider Arregik agurrean umorez bota zuen bezala, June Aiestaran eta 96ko kintoak aritu ziren kantuan, 29na urteko bost finalista. Ander Elortegik jantzi zion irabazleari txapela. Finalean Onintza Enbeita aritu zen aurkezle lanetan. Epaile, ostera, Ander Arrien, Beñat Romero eta Mirari Azula. Finala Muxikako Urretxindorra ikastolan eta 100 inguru bildu ziren. 

Sariketen zirkuituan bere lekua egin du Argi Baltzak
Jon Lopategiren lanaren omenez sortutako Argi Baltza gazte sariketak lau urteko bidea egin du Lilibertso Gernika eta eskualdeko bertso eskolaren eskutik. 30 urtez beherako bertsolarientzat dago planteatuta eta Euskal Herri osoko sariketa da, eskualdeko bertsolarien ere bere lekua uzten diena. Hiru herri jakinetan egiten dira kanporaketak: Mendatan, Ajangizen eta Gautegiz Arteagan eta aurten ere erantzun ona jaso. Finala Muxikan, Jon Lopategi zenaren herrian. 18 bertsolari hartzen dute parte eta bertso eskolak antolaketa lan handia hartzen du bere gain. Urte gutxitan, erreferentzialtasuna lortu du Argi Baltzak eta sariketen mapan bere lekua egin du. 

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»