Aitor Bizkarra Ruiz - Argi Baltza Sariketako irabazlea 2025-06-23
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Argi Baltzako irabazleak agurrean bota zuen «Errebisatu beharko nuke nire garaipen nahiena/irabaztera ez noanean irabazten dut gehiena». Ildo berean egin zituen final osteko adierazpenak Bertsoan. Azken bolada luzean bertsoak bere bizitzan zentraltasun handirik ez duela aitortuta, onartu du aurreko Bizkaiko Txapelketakoa espero gabeko «kolpetxoa».
Argi Baltzak bertso eskolako dinamikari berrekiteko balio izan diola azalduta, Bizkaiko Txapelketan buruko pisuak eta loturak kenduta kantatu nahiko lukeela adierazi du. Argi Baltzako finalean bere buruan ez du erabat solte somatu, kanporaketa ez bezala, baina final ona joan dela iruditu zaio.
Entzun saio ondorenean Bertsoak jasotako adierazpenak.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza