Xabat Illarregi Marzol - Lauaxeta Gazte Sariko irabazlea 2025-06-25

«Plazan ez dugu aukera gehiegi izaten eta gustura kantatu dut adin bueltako bertsolariekin»

2025/20250621laukiz_lauaxetasaria/20250623xabatillarregi_lauaxeta_sintesia.mp3.mp4
Leitzarrak adierazi du gogotsu dabilela plazan eta begi bat udazkenean jokatuko den Nafarroako Txapelketan jarria du.

Jexux Mari Irazu

Xabat Illarregi bertsolari leitzarrak (2001) adierazi du bertsolari gazteek sariketaz kanpo ez dutela aukera gehiegi izaten elkarrekin kantatzeko eta alde horretatik gustura aritu zela adin bueltako kideekin kantuan Laukizen jokatu zen Lauaxeta Saria gazte sariketa berrian. Aitortu du ez zuela uste berriz gazte sariketa batean, besteak beste aspalditik hasi zuelako bide hori eta Nafarroako Txapelketan ere bidea egin duelako. Laugarren edizioa izango du aurtengoa eta Txapelketa Nagusian ere kantatu zuen 2022an. 

Plazan oso gustura eta pixkana neurria hartzen ari zaiola sentitzen du. Aurtengoa iaz baino urte apalgoa egokitu zaio saio aldetik baina naturaltasunez hartzen du eta dituen aukerak baliatzen saiatzen da. 

Udazkenean Nafarroako Txapelketa izango du Xabat Illarregik ere. Laugarren parte hartzea eta uste du, oraindik 24 urte izan arren, esperientzia hartzen ari dela formato horretan ere. Gustukoa du txapelketa eta gogotsu helduko dio. 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu