Unax Aizpurua Ibargarai - Bertsolari Bertsozale podkasta 2025-06-27

«Hizketan baino lehenago hasi nintzen bertsotan doinuak kantatzen»

2025/podkasta_bertsoa/22-BBUnaxAizpuruaIbargarai250626.mp3.mp4

Jexux Mari Irazu

Unax Aizpurua Ibargarai (Sara, 2009) da aste honetako progatonista Bertsolari Bertsozale podkastean. Etxetik datorkio bertso zaletasuna eta txikitatik landu du bertsoa etxean. Iaz burua erakutsi zuen Gazte Xilaban txapeldunorde geldituz eta aurten Euskal Herriko Eskolartekoa irabazi du. Gaztetxeak Bertsotan binakako sariketa ere irabazi du saratarrak Aroa Arrizubietarekin. Gogoz kontra joan zen 2017ko Txapelketa Nagusiko finalera baina BEC-en bizi izandakoak su berezi bat piztu zuen zortzi urteko ume haren barruan. Azpimarratu du bertsolaritzarekin oso motibatuta dauden gazte talde handi bat dagoela eta giro ona dutela elkarren artean. Entzun Unax Aizpurua Ibargarairen lekukotza.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza