Bertsolaritza sare sozialetan 2025-06-30

Bertsoak 1.700.000 ikustaldi izan ditu instagramen lehenengo sei hilabeteetan

Bertsoak 1.700.000 ikustaldi izan ditu instagramen lehenengo sei hilabeteetan
60.000 erabiltzaileetara iritsi dira bertsolaritza edukiak Bertsoa.eus bidez, azken hiruhilekoan. Txapelketako agurrek milaka ikustaldi bildu dituzte.

Jexux Mari Irazu

Bertsoa.eus-ek sare sozialetan inoiz izan duen zabalkunderik handiena izan du txapelketa gabeko garaiak aintzat hartuta. Instagramen, Blueskyn, Facebook-en eta Youtuben ditu Bertsoa.eus-ek kanalak eta instagramekoak ditu zabalkunde daturik handienak, alde handiz. 2025eko lehen seihileko honetan 1.700.000 ikustaldi izan dituzte Bertsoako edukian instagramen eta 60.000 erabiltzaileetara iritsi dira bertso eduki horiek, sare sozialak berak ematen dituen datuen arabera. Datu hori oso adierazgarria da, zeren Bertsoak 3.500 jarraitzaile izanda 60.000 erabiltzailerenga zabaldu ditu bertso edukiak, azken hiruilekoan.

Bertsoako instagrameko ikustaldi datuak, azken hiru hilabeteetakoak. 1.013.000 ikustaldi eta 61.000 erabiltzaile. 


Apiriletik ekainera 1.000.000 ikustaldi
Apiriletik ekainera Bertsoak 1.000.000 ikustalditik gora izan ditu instagramen. Jario orokorreko edukiak (postak) eta bideoak jaso dituzte ikustaldien %80. Storiek beste % 20.

Bertsoa.eus-ek informazio edukien bideo laburrak, argazkiak, albisteak, kartelak eta txapelketetako txapeldunen agurrak sareratzen ditu sarean bereziki eta harrena beroa izan dute bertsozaleengan. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza